Publizitatea
Dinamikoa
Irudia: kolore biziak erabiltzen ditu bertan. Ikono ugari ageri dira,batez ere, futbolari buruzkoak. Publizitate honetan gehienbat mutilak azaltzen dira futboleko gol bat ospatzen. Futbola ikusi daitekeen edo joka daitekeen edozein lekuetan dago grabatuta: futbol zelaian, taberna batean...
Mezuak: Esaldirik esanena "Sin gol, no hay futbol" da. Mezua laburra da, oso ulergarria, publizitatea egiten duen telebista kateak Gol TV izena du eta futbolean "gol" hitzak esan nahi duena aprobetxatzen du. Eslogana "gol" da behin eta berriz errepikatzen duelako. "Gol" hitza kontestu diferenteetan erabltzen du hitz-joko bat eraginez. Kolore zuriz dago idatzita gehienbat atzeko planoarekin ondo antzemateko. Ez du metaforarik erabiltzen.
Musika: Telebistan azaltzen da publizitate hau.
Erritmoa: Azkarra da.
Tratamendua: sexismoa nabaria da, gizonak bakarrik azaltzen dira baina neskek ere badute eskubidea futbola ikusteko edo jokatzeko.
Estatikoa
Irudiak: kolore ilunak erabiltzen dira. Mutil indartsu bat azaltzen da. Gizonezko indartsu bat azaltzen da neskak erakartzeko. Futbol zelai batean azaltzen da.
Mezuak:ez du esaldirik behar, irudiarekin bakarrik ondo ikusten delako zer esan nahi duen. Eslogana "Invictus" da, inorrek ezin diola irabazi edozer gauzetan.
Musika: publizitate hau telebistan azaltzen da.
Erritmoa: geldoa.
Tratamendua: sexismoa badago, adierazten du gizona dela gauza guztien irabazlea. Gizonak bakarrik azaltzen dira. Arrazakeri pixka bat ere badago gizon zuri bat azaltzen delako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario