jueves, 28 de noviembre de 2013

Euskal ohiturak

SAN FERMINAK

San Ferminak Euskal Herri mailan jai ospetsuenetarikoak dira. Oso ezagunak dira Iruñeako San Ferminak. Uztailaren 7an hasten dira eta zazpi egunez irauten dute. Aste osoan zehar, goizero goizeko zortzietan, entzierroa ospatzen da.
Entzierroa San Fermin santuari abesten hasten da. Korrikalariek honako hau abesten diote San Fermini:
A San Fermin pedimos
por ser nuestro patron
nos guie en el encierro
dandonos su bendición.
GORA SAN FERMIN!
GORA!
Ondoren, Zezenak irteten dira eta korrikalariak aurretik doaz zezen plazara heldu arte. Bitartean, hainbat kaleetatik sartzen dira; kale guztietatik ospetsuena Estafeta Kalea da. Bertan,zezen asko eta asko erori egiten dira eta horrek korrikalariei arriskua sortzen die.
Entzierroa bukatu ondoren, jai giroan jarraitzen dute egun osoan zehar.
Jaien amaiera "Pobre de mi " abestiarekin ematen da. Uztaila 14an, gaueko hamabietan, udaletxeko plazan elkartzen da jendea eta kandelak pizten dituzte. Orduan, abesti hau abesten dute:
Pobre de mi
Pobre de mi
que se han acabado
las fiestas de San Fermin....
Abestia bukatzean, kandelak itzaltzen dituzte eta zapi gorde egiten dute hurrengo urterako.
Jai hau udan ospatzen denez, haurrek ez dute eskolan asko lantzen baina jakin beharreko zerbait da. Euskal kulturaren punturik ezagunena bait da mundu mailan. Atzerritar asko eta asko etortzen dira Iruñeara San Ferminetan jai hau ezagutu ahal izateko.
Beñat Urtega eta Nikolas Bramer

Euskal Kantak

Euskal kantak

Sugan

Eutsi, borroka bakarrari
izatera heltzeko, zarena zarelako
hutsez, bakar bat gehiago.
Nagusit zaitez, zeure lekua baduzu
bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu.

Zuk, zeure kabia hornituz
hitz merke ta txiroez at 
jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti.
Jakin zuloan topatzen,
barnetik ateratzen,
zeharko, itzuliko, garrasika.

- Eutsi...-
- Segi, zuzen bide ertzean

gaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko 
atzera ez begiratzeko.
Egunez egun zihur
nahi hura ikusten dugu
ez arduratu, irtenbiderik ez badu.

ustez jakin badakizu
nolakoa zaren zu
galdetzu gero akabo, mututa, ixilik, zero.
Jaklin ezean onartu
uste ere ezin dela
izan, sinestu, aitortu, ezagutu

- Eutsi...-
- Segi...-



Nire buruaren aurkezpena




Kaixo!
Ni Beñat Urteaga Burgos naiz eta orain dela 14 urte jaio nintzen Donostiako Ospitalean.Txikitan gelako handienetakoa nintzen baina orain berriz txikienetako bat naiz.
Alkartasuna Lizeo ikastetxean ikasi nuen lehen hezkuntza bukatu arte, gaur egun Loinazpe ikastetxean nabil ikasten.


Txikitatik futbolean jokatzea gustatzen zait, orain dela lau urte Beasain KE futbol-taldean hasi ginen jokatzen.
Errealaren aurka jokatzeko aukera eduki genuen eta ongi aprobetxatu genuen, 1-0eko emaitza lortu genuen Aitor Barbarini esker.

jueves, 7 de noviembre de 2013

Publizitatea

Publizitatea

Dinamikoa

Irudia: kolore biziak erabiltzen ditu bertan. Ikono ugari ageri dira,batez ere, futbolari buruzkoak. Publizitate honetan gehienbat mutilak azaltzen dira futboleko gol bat ospatzen. Futbola ikusi daitekeen edo joka daitekeen edozein lekuetan dago grabatuta: futbol zelaian, taberna batean...
Mezuak: Esaldirik esanena "Sin gol, no hay futbol" da. Mezua laburra da, oso ulergarria, publizitatea egiten duen telebista kateak Gol TV izena du eta futbolean "gol" hitzak esan nahi duena aprobetxatzen du. Eslogana "gol" da behin eta berriz errepikatzen duelako. "Gol" hitza kontestu diferenteetan erabltzen du hitz-joko bat eraginez. Kolore zuriz dago idatzita gehienbat atzeko planoarekin ondo antzemateko. Ez du metaforarik erabiltzen.
Musika: Telebistan azaltzen da publizitate hau.
Erritmoa: Azkarra da.
Tratamendua: sexismoa nabaria da, gizonak bakarrik azaltzen dira baina neskek ere badute eskubidea futbola ikusteko edo jokatzeko.

Estatikoa

Irudiak: kolore ilunak erabiltzen dira. Mutil indartsu bat azaltzen da. Gizonezko indartsu bat azaltzen da neskak erakartzeko. Futbol zelai batean azaltzen da.
Mezuak:ez du esaldirik behar, irudiarekin bakarrik ondo ikusten delako zer esan nahi duen. Eslogana "Invictus" da, inorrek ezin diola irabazi edozer gauzetan.
Musika: publizitate hau telebistan azaltzen da.
Erritmoa: geldoa.
Tratamendua: sexismoa badago, adierazten du gizona dela gauza guztien irabazlea. Gizonak bakarrik azaltzen dira. Arrazakeri pixka bat ere badago gizon zuri bat azaltzen delako.